2022an jaiotakoei ongietorria egiteko atsolorra egingo dute igandean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2022an jaiotako 62 oiartzuarrei ongietorria emateko atsolorra egingo da igandean, hilak 21. 10:30ean izango da, Arizmendieneako lorategian (eguraldi txarra badago udaletxeko pleno aretoan egingo dute). Udalak eta gurasoek antolatu dute.

Eskusoinuaren laguntzaz emango dio hasiera Oihane Mitxelenak festari eta Ekain Perezek umeentzat berak sortutako abesti bat eskainiko du. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak Udalaren izenean ongietorria eman eta jolas abestiak kantatuko dituzte denen artean. 2022an jaiotako oiartzuarren arbola osatuko da eta haur  bakoitzari zapia jarriko zaio. Agurra dantzatu eta hamaiketakoarekin bukatuko dute ospakizuna.

Atsolorra haur jaioberriei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.

Gehigarriak

2022an jaiotakoei ongietorria egiteko atsolorra egingo dute igandean