Oiartzungo euskalgintzaren etxea ere bada Landetxe dagoeneko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Euskara da Landetxe eraikinaren lau zutabeetako bat. Oiartzungo euskalgintzako eragile ezberdinak toki fisiko berean elkartzea izan da proiektu honen helburu nagusietako bat, harremanak indartu, sinergiak sortu eta proiektu berriak hauspotzeko.

Herriko euskalgintzaren topaleku izateko diseinatu zen Landetxeko bigarren solairua. Apirilean hasi ziren bertan lanean udaleko Hizkuntz normalizaziorako saila, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea eta UEMA.

Aste honetan egin du Intxixu AEK euskaltegiak leku aldaketa eta astelehenetik aurrera Landetxen emango dituzte eskolak. Oiartzun Irratiaren estudioa tokiz aldatzeko lanak ere astelehenean amaituko dituzte eta bertatik egingo dute irratsaioa aurrerantzean. Datorren astetik aurrera bertan egongo dira beraz herriko euskalgintzako eragile eta elkarteak. Ezagutza eta erabilera sustatu eta euskaraz biziko den herria izateko pauso garrantzitsua izango da.

Gehigarriak

Oiartzungo euskalgintzaren etxea ere bada Landetxe dagoeneko