Belar-bolen plastikoaren bilketa egingo du Udalak datorren ostegunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Nekazaritzan belar bolak biltzeko erabiltzen den silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak maiatzaren 18an (osteguna).

Aurreko bi egunetan (hilak 16 eta 17) utzi beharko dira hondakinak toki hauetan: Arbelaitz bidearen sarreran (Ergoien); Bizardia Elkartearen aurrean (Gurutze); Gaintzabal bidearen sarreran (Karrika) eta, Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan edo Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan (Ugaldetxo).

Silo plastikoa hondakinik gabe, sokaz lotua eta gainontzeko sokak ondoan zaku batean uzteko eskatu dute.

Zalantzak argitzeko 943 49 03 77 edo 900 491 111 telefonoetara dei daiteke.

Gehigarriak

Belar-bolen plastikoaren bilketa egingo du Udalak datorren ostegunean