Txiltxoko eta Bulegoren kontzertua ekainaren 3an Landetxen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Txiltxoko eta Bulego musika taldeen kontzertuak antolatu ditu Udalak ekainaren 3an Landetxe Kultur Aretoan. 20:30ean irekiko dira ateak; Txiltxoko 21:00etan izango da eta Bulego 22:30ean.

Sarrerak salgai daude musikaze.net webgunean, 12 euroan. Txartelik saldu gabe geldituko balitz egunean bertan ere jarriko dira salgai Landetxeko leihatilan, 15 euroan.

Gatibu datorren larunbatean

Ekaineko hitzorduaren aurretik Gatibu talde bizkaitarraren kontzertua egongo da herriko eraikin berrian. Datorren larunbatean izango da, maiatzak 13, 22:30ean. Landetxeko eserlekuak kendu eta aretoa 600 pertsonentzat prestatuko den lehen aldia izango da. Azken sarrerak salgai daude taldearen webgunean, 20 euroan.

Gehigarriak

Txiltxoko eta Bulegoren kontzertua ekainaren 3an Landetxen