Herriko ekoizle eta artisauek zabaldik dute HemenGuk azokan parte hartzeko aukera

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Hiru hilabetero, herriko ekoizle eta artisauen produktuak zuzenean erosteko aukera izaten dute oiartzuarrek HemenGuk azokan. Bertako ekoizleen eta erosleen elkargune izaten da Done Eztebe plaza. 2021ean jarri zuten martxan ekimena Udalak, Oiartzungo ekoizleek eta zenbait herritarrek, ekoizleak saretu, haien produktuei sustatu eta oiartzuarrekin zuzeneko harremana sortzeko.

Arrakastatsua izaten da azoka eta herriko ekoizle eta artisauei erakusleiho bihurtu da. Egunean bertan beraien produktuak saltzeaz gain, zer egiten duten aurrez aurre erakusteko aukera izaten dute, ondoren oiartzuarrek herriko dendetan ere haien produktuak identifikatu eta erosteko aukera izan dezaten, azoka egunez haratago.

Ekainaren 3an izango da hurrengo azoka, 10:00etatik 13:30era. 20 ekoizle inguruk parte hartu izan dute aurreko edizioetan eta artisau eta ekoizle berriak gehitu nahi dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 4a bitarte izango dute orain arte parte hartu ez dutenek izena emateko epea, 943491862 telefonora deituta edo ekarpenak@oiartzun.eus helbidera idatzita. Bi dira bete beharreko baldintzak: herrikoa izatea eta elikagaien ekoizlea edota artisaua izatea.

Gehigarriak

Herriko ekoizle eta artisauek zabaldik dute HemenGuk azokan parte hartzeko aukera