Gatiburen kontzertua Landetxen maiatzaren 13an

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gatibu taldeak kontzertua emango du maiatzaren 13an, larunbata, Landetxe kultur aretoan. 22:30ean izango da. ‘EH Distopikala’ lan berria aurkeztuko du.

Bere hamargarren diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, Karibe aldeko doinu beroak eta Afrikako erritmoak uztartu dituzte.

Ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko taldearen web orrian, 20 euroan. Aretoko eserlekuak jaso egingo direnez, 600 pertsonentzat izango da tokia. Sarrera denak Gatiburen webgunetik salduko dira.

Gehigarriak

Gatiburen kontzertua Landetxen maiatzaren 13an