Ekitaldiz beterik dator maiatza

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Adin tarte eta interes ezberdin denen gozamenerako eskaintza aberatsa antolatu dute Udalak eta herriko eragile ezberdinek datorren hilerako.

50 ekintza eta ekitaldi baino gehiago egongo dira maiatzean Oiartzunen. Gatiburen kontzertua, bakarrizketa, literatur festa, antzerki emanaldia, bertso jaialdiak, podcasta zuzenean, Arraguako festak,  hitzaldiak, abesbatzen emanaldiak, 2022an jaiotakoei ongietorria emateko atsolorra, bisita gidatuak, ipuin kontaketa haurrentzat…

Ikusi hemen maiatzeko agenda.

Landetxe kultur aretoan izango diren ekitaldietarako sarrera eta gonbidapenak datozen egunetan egongo dira eskuragarri sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Gatiburen kontzertuko txartelak taldearen web orritik erosi beharko dira.

Gehigarriak

Ekitaldiz beterik dator maiatza

Fitxategiak