Herriko gaztetxoenek ere ezagutu dute Landetxe

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Herriko haur eta gaztetxoek ere izan dute Landetxe ezagutzeko aukera. Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako 400 ikaslek kultur aretoa estreinatu eta auditorioko sekretu guztien berri izateko aukera eduki dute aste honetan.

Lur Korta aktoreak erakutsi die kulturzaleen topagune izango den herriko espazio berria. Paristik etorritako aktore famatu baten paperean sartuta, bere ikuskizuna egiteko aretoa prest dagoen gainbegiratu dute: fokoak badabiltzan, kamerinoa non dagoen, komunetan urik badagoen… Oholtzara igo eta antzezteko aukera ere izan dute.

Ederki gozatu dute beraiek ere areto berrian.