Martxoaren 18an gure hilak oroitzeko festa egingo du Abaraxka Ludotekak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2021eko martxoan landatu zuten Abaraxka Udal Ludotekako kideek Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gure hilak oroitzeko emandako intxaurrondoa Ibargainengo lorategian.

Gure hilak berriz oroitzeko festa antolatu du Abaraxka Ludotekak martxoaren 18an. 16:30ean izango da, Ibargain lorategiko intxaurrondoan. Herritarrek bertan parte hartzea nahi dute eta omenaldiaren antolaketarako proposamenak jasotzeko inkesta jarri dute martxan. Guztion artean erabakiko dute nolako festa egin, bakoitzak zer eskainiko duen, ze musika entzun… Hemen egin daitezke iradokizunak: https://labur.eus/F5aQZ

Jasotako erantzunak landu eta denon artean 18ko hitzordua antolatzeko martxoaren 11n bilduko dira, 16:30ean Abaraxka Udal Ludotekan. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte antolaketan eta festa egunean parte hartzera.

Gehigarriak

Martxoaren 18an gure hilak oroitzeko festa egingo du Abaraxka Ludotekak