Wikiemakumeak egitasmoa azalduko dute ostegunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Wikipedia Oiartzungo emakumeen biografia gehiagorekin elikatzeko, Wikiemakumeak proiektua martxan jarri zuen Oiartzungo emakume talde baten 2022an. 4 emakumek osatzen dute gaur egun egitasmoa eta dagoeneko hamarnaka emakume oiartzuarren erreferentziak gehitu dituzte eduki asteko entziklopedia honetan.

Egitasmoa herritarren artean azaltzeko hitzaldia antolatu dute datorren ostegunean, hilak 13, Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailarekin elkarlanean. Udaletxeko pleno aretoan izango, 18:30ean. Marisa Barrena Larruzea gonbidatu dute aurkezpenera, Durangaldeko Wikiemakumeok proiektuaren partaide eta bultzatzailea.

Ostegun feministak

Datorren osteguneko hitzaldiaz gain, ekainera bitarte beste hainbat jardunaldi antolatu ditu Oiartzungo Udaleko Feminismo sailak, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin batera.

Apirilaren 27an ‘918 gau’ filma ikusi eta Arantza Santesteban zuzendariarekin eta Leire Lopez Susa argitaletxeko editorearekin solasaldia izateko aukera egongo da. Maiatzaren 18an ‘Min (bizia)’ postcast presentziala egingo dute eta ekainaren 15ean Zinegoak film laburren emanaldia izango da.

Gehigarriak

Wikiemakumeak egitasmoa azalduko dute ostegunean