Kiroldegiko gihartze-gelan makina berriak jarriko ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Elorsoro kiroldegiko gihartze-gela guztiz berrituko du Udalak. Lurra aldatu, bi guneak banatzen dituen horma kendu eta gela margotzeaz gain, bertako makina guztiak berrituko ditu. Erabilera eta denboraren ondorioz zahartzen joan dira eta beraz indar-entrenamendurako ekipamendu osoa aldatuko du.

Sektorizatutako hogei makina (bular eta sorbalda press, prentsa hankak, abduktore/aduktore duala, abdominalena…), geltoki anitzeko bi makina eta pisu libreko entrenamendua egiteko ekipamendua jarriko ditu.

Gihartze-gelako gailuez gain, entrenamendu kardiobaskularreko guneko hamaika bizikleta estatiko, hiru eliptiko eta eskailerak eskalatzeko bi makina ere berrituko ditu.

177.333,45 euro bideratuko ditu makina berriak erosteko: 114.504,45 € indar-entrenamendurako ekipamendua aldatzeko eta 62.829,01 € kardiobaskularreko makina berrietarako. Martxan du kontratazio prozedura eta udararako gailu berriak.

Gehigarriak

Kiroldegiko gihartze-gelan makina berriak jarriko ditu Udalak