90 enpresa baino gehiagok euskara sustatzeko neurriak hartu dituzte azken 15 urteetan Oiartzunen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Azken urteetan euskararen presentzia edo erabilera areagotzeko neurriak hartu dituzten enpresak identifikatzeko ahalegina egin du Oiartzungo Udalak. Horrela, nolabaiteko aitortza egin nahi diete hizkuntza berdintasuna ere haien kudeaketan txertatu duten enpresei. Bide batez, kontsumitzaileek zein lan bila ari diren pertsonek jakin dezakete norengana jo euskaraz aritu nahi badute.

Lan hori egiteko, hainbat iturri erabili dira. Besteak beste, Udalak sustatutako kanpainak eta dirulaguntza deialdiak, Euskaraldietan sortutako ariguneak, LANIN zerbitzuari laguntza eskatu dioten enpresak...

Horrela, Oiartzungo Udalaren LANIN zerbitzuak 96 enpresa identifikatu ditu (zerrenda beherago dago). Batzuk euskara planak garatzen urteak daramaten enpresa handiak dira, beste batzuk, aldiz, ekintza zehatzak egin dituzten enpresa txikiak dira. Errotulazioa aldatu eta euskaratu dutenak, webgunea itzuli edo bezeroentzako agiriak bi eletan eskaintzeko prestatu direnak... Sorreratik euskaraz aritzeko erabakia hartu dutenak ere badira.

Arlo desberdinetan ari diren enpresak dira, hau da, industria, garraioa, merkataritza-gune handiak edo herritarrei zein beste enpresa batzuei zerbitzuak eskaintzen dizkietenak.

Argazkia ez dago guztiz osatuta. Ez dira enpresa guztiak bildu. Izan ere, merkataritza eta ostalaritza jarduerak bakarrik garatzen dituztenak kanpoan utzi dira eta une honetan badira neurri berriak ezarri nahi dituzten enpresa batzuk ere. Horiek gehituz gero, arlo sozioekonomikoko 250 entitate baino gehiago lirateke Oiartzunen euskarari lekua egin diotenak.

Deialdi herritarrei

LANIN zerbitzuko aholkulariek informazio gehiago jasotzea eskertuko lukete. Batetik, zerrendan ez dauden enpresa gehiagoren berri ematea, haien lana ere aitortua izan dadin. Bestetik, zerrendan dauden entitate horiei hobetzeko proposamenak egitea, antzemandako beharren berri emanez. Informaziorik izanez gero edota zure enpresaren izena zerrenda honetan egotea nahi baduzu, idatzi lanin@oiartzun.eus helbidera.

ENPRESEN ZERRENDA

1.            ABB Niessen

2.            Agricola Txema

3.            Aise SAL

4.            Alcampo

5.            Almacenes Oairtzun SL

6.            Aralar Desinfección

7.            Arin Eraikuntzak, S.L.

8.            Asisman Info

9.            Autobuses Iparraguirre, S.L.

10.          Autocares David

11.          Banco Sabadell, S.A.

12.          BCN Aduanas y Transportes,  S.A.

13.          Beerlagun SL (Oarsoak)

14.          Bella Cuccina

15.          Berkomat, S.L.U.

16.          Berri margolariak

17.          Berri (BRIG) Motor Gipuzkoa, S.L.

18.          Bideko Aterpe, S. Coop.

19.          Biekapa

20.          Bikogest

21.          Binovo It Human Project, S.L.

22.          Bpxport XXI SLU

23.          Caixabank S.A.

24.          Carnicas San Marcial, S.Coop.

25.          Carpinteria Roisa

26.          Carza (Centrauto) Guipuzcoa, S.L.

27.          Centros Comerciales Carrefour, S.A

28.          City Oiartzuarra SL

29.          Comercial Ibaitz S.A.

30.          Congelados Irusta, S.L.U.

31.          Coymep

32.          Custom Cross, Indian Motorcycle Paris

33.          DIT Gestión

34.          Dixidu Diseinu Grafikoa

35.          Ekolur Ingurumen Aholkularitza

36.          ElikaSport

37.          Elorri Komertziala

38.          Elza S.L.

39.          Erretxiki Pentsuak, S.L.

40.          Euzko Bendina

41.          Ferreteria Senai

42.          Fundiciones Aizpurua S.A.

43.          Garmendia Iturtxoko S.L.

44.          Gaursa

45.          Geslan Auto

46.          Gipauto Concesionarios, S.A.

47.          Grupo Easo Motor

48.          Gumendi Instalazioak SL

49.          Herribus,  S.A.

50.          Hyundai Oarso Car

51.          Inal Consultores

52.          Jai Hornidurak

53.          Julen Arbelaitz Labaien y Otro, C.B.

54.          Kam Telekomunikazio Aholkularitza, S.L.

55.          Komaidak

56.          Kutxabank, S.A.

57.          Laboral Kutxa

58.          Labore Oarso Kontsumo Elkartea

59.          Langarri Logística

60.          Langicar, S.L.

61.          Lehize Ekoizpenak

62.          Lurauto Concesionario BMW

63.          Merka Oiartzun

64.          Novocar Motor, S.L.

65.          Oarsoaldea Garapen Agentzia (S.A.)

66.          Oiartek Refrigeración

67.          Ondarreta Mesas y Sillas, S.L.

68.          Orialki

69.          Otegi Gaztañaga Eraikuntzak SL

70.          Pagoa Garagardotegia

71.          Papurrak ogi eta goxo faktoria

72.          Prefabricados Urkia S.A.

73.          Rekalde 21 Corporación (Funeraria Vascongada)

74.          Rekalde Biltegia, S.L.

75.          Rural Kutxa

76.          Saiplast

77.          Saizarlan, S.L.

78.          Sanesteban Tailerrak

79.          San Jose Lopez

80.          Seat Ederki

81.          Sein Izarra Zerbitzuak, S.L.

82.          Seteco Servicios Informáticos

83.          Sum+ (summas)

84.          Suministros Industriales Suberri

85.          Suministros Electricos Selbi, S.L.

86.          Tajo Group

87.          Talleres Elkar, S.L.

88.          Talleres Pamendi

89.          Uralsan SL

90.          Urri Tailerra

91.          Urzain Taldea

92.          Vulcanizados Lezo, S.L

93.          Wei Alicante S.L.U - B&B Donostia

94.          Zabaleku Informatika

95.          Zuaznabar elektrika eta telekomunikazioak

96.          Zubillaga Gestoria

(Zerrenda honetan jaso diren enpresetako batzuk desagertu dira edo jada ez daude herrian. Hala eta guztiz ere, garrantzitsutzat jo da horiek egindako lana ere aitortzea).

Gehigarriak

90 enpresa baino gehiagok euskara sustatzeko neurriak hartu dituzte azken 15 urteetan Oiartzunen