2023an Mugi txartelean %50eko hobaria aplikatzen jarraituko da Oiartzungo Udalaren bozkari esker

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Abenduaren 20an Gipuzkoako Garraio Agintaritzako bileran urte berriari begira hartu beharreko neurriak ebatzi ziren.

Oiartzungo Udalak, Garraio Agintaritzan duen bozkarekin, garraio publikoan hobariak mantentzea ahalbidetu du, herritarren  mesederako diren hobariak aplikatzen jarraitzeko. Honi esker, herri barruko garraio publikoan ez ezik, 2023 urte osoan zehar Mugi txartelarekin egindako bidaietan %50eko beherapena mantenduko da.

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak adierazi duenez, bizi dugun krisi ekonomiko eta ekologikoaren testuinguruan, “erakunde publikoek garraio publikoaren erabilera sustatzen jarraitu” behar dute. Horregatik, “hasieratik argi” izan dute beherapena mantentzearen alde egingo zutela.

Oiartzungo Udalarentzat estrategikoa da eredu energetiko jasangarri baten alde aurrerapausoak ematen jarraitzea. Horretarako, garraio publikoa bultzatzea “ezinbestekoa” dela adierazi du. “Gure bozkari esker, herri barruko garraio publikoan ez ezik, 2023 urte osoan zehar Mugi txartelarekin egindako bidaietan %50eko beherapena mantenduko da.”

Gehigarriak

2023an Mugi txartelean %50eko hobaria aplikatzen jarraituko da Oiartzungo Udalaren bozkari esker