Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidaren aurkezpena egin dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Abenduaren 3an egindako ekitaldian aurkeztu zuten Oiartzungo hizkera erabiltzeko gida. Herriko hizkeratik abiatuta, egoera formaletan oiartzuera erabiltzeko irizpideak proposatu nahi ditu: administrazioan, hezkuntzan eta komunikabideetan. Idatzian sortzen diren zalantzak eta uste okerrak argitu nahi izan dituzte, egoera bakoitzean zer eta nola erabili jakiteko.

Euskara aberastu eta gure herriko errealitatera egokitu nahi du. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak sortu du, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean. Proposamenak eta gomendioak jasotzen ditu, baina herritarrei elkarlanerako eta ekarpenak egiteko deia egin diete sortzaileek, guztion artean tresna hau osatzen joan eta oiartzuera adostu eta arautzeko.

Urrats paperdendan eskuratu daiteke, 5 euroan.

Gehigarriak

Oiartzungo hizkera erabiltzeko gidaren aurkezpena egin dute