Arraguako bazterrak auzolanean txukunduko dituzte igandean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Arragua auzolanean txukunduko dute igandean, azaroak 20. Oiartzungo Udalak eta Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak antolatu dute ekimena. Arraguakoa aurten egingo duten zortzigarren saioa izango da, aurretik herriko beste zazpi auzoak garbitu baitituzte.

Auzotarrak eta gainontzeko herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera, guztion ardura baita herria txukun mantentzea.

Auzoko frontoian bilduko dira partehartzaileak 9:30ean. Inguruko hondakin eta zikinkeria bildu ondoren hamaiketakoa eskainiko diete antolatzaileek bertaratutakoei.

Gehigarriak

Arraguako bazterrak auzolanean txukunduko dituzte igandean