Bibliotekako haur liburuetan sexu genero rolen inguruan ematen diren mezuak aztertu ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bibliotekako haurren liburuetan sexu genero rolen inguruan ematen diren mezuak ikuspegi feministatik aztertu ditu Oiartzungo Udalak. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko, ezinbestekoa baita genero estereotipoak desagertzea. Sexu eta genero rol tradizionalak nagusi al dira? Eredu berritzaileak ba al daude? Zein pisu du bakoitzak? Gure gizartearen aniztasuna ikusten al da? Galdera hauek erantzun nahi izan ditu Udalak.

Berdintasun politika Udaleko jardun guztietan zehar lerro bezala txertatzeko helburua du, eta aurten bibliotekan egindako lan hau horren adibide da.

Udalak egoera zein zen jakin nahi izan du, eguneroko lanean neurri zuzentzaileak hartzeko premia baldin badago nondik nora lan egin jakiteko. Liburuzainek liburu berriak erosterakoan irizpideak izan ditzaten, hutsuneak non dauden jakiteko eta liburu zaharkituak baztertzerakoan ere genero ikuspegia kontuan izan dezaten, datuetan oinarrituta.

Liburuak haurren gizarteratzean funtsezko tresna dira, eta hezkidetza lantzeko tresna bikaina izan daitezke, liburu egokiak baldin badira.

Parean elkarteak egin du ikerketa eta lana egiteko Emakunderen dirulaguntza lortu du Udalak.

Emaitzen aurkezpena eta Goiatz Labandibarren hitzaldia ostegunean

Ikerketaren emaitzak azaroaren 3an aurkeztuko dituzte, osteguna. 18:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan.

Aurkezpenaren ondoren, Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak “Izengoitiak ezkutatzen duena. Oiartzungo idazle emakumeak 36ko Gerra aurrean” hitzaldia eskainiko du.

Gehigarriak

Bibliotekako haur liburuetan sexu genero rolen inguruan ematen diren mezuak aztertu ditu Udalak