Ibargain musika eskolan izena emateko azken egunak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ibargain musika eskolak zabalik du 2022/2023 ikasturtean matrikulatzeko kanpaina. Dagoeneko ikasle askok izena eman duten arren, egin ez dutenek oraindik badute matrikulatzeko aukera.

Aurten ere, Oiartzungo Udalaren laguntzari esker, 8 urte arteko ikasle berrientzat dohainik izango da. Berriak ez diren edo helduagoak diren ikasle oiartzuarrek ere kuota bereziak izango dituzte.

5 urterekin hasi daitezke haurrak musika ikasten. Ordutegi aukera ezberdinak eskaintzen ditu eskolak. Eguerditan ere izaten dituzte saioak eta eskolako arduradunak joaten dira Elizalde eta Haurtzarora ikasleen bila.

Interesa dutenek musika eskolan bertan (Aialde kalea 8, behea), 943 49 38 85 telefonora deituta edo ibargainmusikaeskola@gmail.com helbidean eskatu dezakete informazio gehiago.

Gehigarriak

Ibargain musika eskolan izena emateko azken egunak