Oiartzungo Xanistebanetako eta udako kanten PLAYLISTa osatuko dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bi urteko etenaren ondoren, aurten itzuliko dira Xanistebanak: festak, ekintzak, barrakak, postuak… eta musika.

Musikaren bidez ere euskara bultzatzeko, Ttiriki-ttauki (Elizalde institutua) eta Eskuttun (Haurtzaro ikastola) euskara batzordeek Oiartzungo Udalaren laguntzarekin gazteen musika proposamenak jasotzeko galdetegi bat zabaldu dute.

2018an antolatu zuten ekimen hau estreinekoz eta ordutik, urtero 100 gaztetxo inguruk bidali izan dituzte beraien proposamenak. Arrakasta ikusita, aurten ere 10 kanta bozkatuenen zerrenda osatuko dute Spotify plataforman.

10 eta 25 urte arteko gazteek uztailaren 4ra bitarte egongo da proposamenak jasotzeko epea, galdetegi honen bidez: https://forms.gle/3n4Epd1BVzBdvDow9

Bi izango dira bete beharreko baldintzak:

  • 10 kantatik gutxienez 8 euskaraz izango dira.
  • Edozein arrazoirengatik mingarriak diren kantak baztertu egingo dira.

Parte hartzaileen artean altabozak eta Xanistebanetako barraketarako fitxak zozketatuko dituzte.

Gehigarriak

Oiartzungo Xanistebanetako eta udako kanten PLAYLISTa osatuko dute