1.010 kilo hondakin bildu dira azken bi hilabeteetan Oiartzun ibaian

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzun Ibaian eta herriko erreketan garbiketak egin ditu Udalak azken asteetan. Maiatzean bereziki Altzibar eta Iturriotz inguruak garbitu ziren eta ekainean Talaia poligonoko eta Mamut atzealdeko eremuak.

1.010 kilo hondakin bildu dira bi hilabete hauetan egindako garbiketetan; tartean 91 plastiko botila, 43 kristalezko botila, 178 lata, 43kg plastiko, 81kg arropa, 664 toallatxo eta baita 3 erosketa gurditxo ere.

Berebiziko garrantzia du ibai-erreka bazterrak garbi mantentzeak, itsasora iristen diren hondakinen %80 ibai-erreka eta lurreko natur guneetatik iristen baitira.

Gehigarriak

1.010 kilo hondakin bildu dira azken bi hilabeteetan Oiartzun ibaian