Ttanttakak 'Sexberdinak' eskainiko du Oiartzunen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalbiltzaren Geuretik sortuak sormen bekei esker, Ttanttaka teatroak sortutako Sexberdinak antzezlana ikusteko aukera izango dugu hilaren 19an Oiartzunen (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00etan). Sarrerak salgai daude Garmendi txokolategian, 5 euroren truke.

Sexberdinak antzezlanean Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta aktoreak dira protagonista. Ttanttakak Arrigorriagan egindako egonaldian sortu dute pieza hau.

'Bost teilatu' film laburren emanaldia

Datorren astean Bost teilatu, bost film laburrez ostatutako pelikularen emanaldia ere izango da. Asteazkenean (hilak 15) izango da udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.

Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan ondutako lanak Oiartzunen ikusteko aukera izan dugu, Udalak bat egin duelako proiektuarekin.

Gehigarriak

Ttanttakak 'Sexberdinak' eskainiko du Oiartzunen