Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu xanistebanak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bi urteren ondoren, xanistebanak izango ditugu berriz. Eta festak Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu, Jai Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak hala erabakita. 

32 lan jaso ditu Udalak xanistebanetako kartel lehiaketan parte hartzeko. Elkarte hautako ordezkariek hartu dute parte aukeraketan: Aitor Txiki txapelketa; Aldeguna elkartea; Ardi Latxa elkartea; Arraztalo elkartea; Artaso elkartea; Aska Itzank Animaliak (AIA); Auzokalte elkartea; Biyurrienea; Elizaldeko Guraso Elkartea; Ernai; Esku Garbia elkartea; Girizia pilota saila; Hatzamarka; Haurtzaro Ikastola; Ibargain elkartea; Ibargain Musika Eskola; Lartaungo txistulariak; Lartaun zikloturistak; Martzelina bertso elkartea; Mindara; Oiarpe; Oiartzungo ezkilajoleak; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oidultz; Olarri eta OMTE. 

SARITUAK:

Irabazlea (600 €): Iraitz Arabolaza Etxenagusia.

Oiartzuar onena (300 €): Eneko Salaberria Gonzalez

Akzesitak (50 €): Angel Blanco Egoskozabal eta, Elurtza Mitxelena Mitxelena eta Ekiñe Irazusta Arozena (elkarrekin egindako lana).

100TZE Sormen Espazioko beka: Abel Eguzkitza Martinez, Ipar Martin Ansa eta Aiert Ortega Urdanpileta (elkarrekin egindako lana).

Gehigarriak

Iraitz Arabolazaren kartelak iragarriko ditu xanistebanak