Xanistebanetako kartel proposamenak jaso nahi ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Udalak, bi urteren buruan, herriko festak iragartzeko. 

Kartelaren neurria 70x50 zentimetrokoa izango da eta Xanistebanak 2022 adierazi beharko du. Gainerakoan, sortzaile bakoitzak  teknika librea erabili dezake. 

Bost sari banatuko ditu Udalak, lau dirutan eta bat formakuntza beka gisa: irabazlea (600 €); oiartzuar onena (300 €); bi akzesit (bakoitza 50 €koa) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko matrikula. Epaimahaia xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute. 

Maiatzaren 31n bukatuko da proposamenak aurkezteko epea udaletxeko harreran.

Oinarriak osorik hemen daude eskuragarri.