Korrikako Euskaparate lehiaketa irabazi du El Pasok

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Korrikaren asmo eta helburuekin bat eginez Oiartzungo, Errenteriako, Lezoko eta Pasaiako udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako saltokietako erakusleihoak nahiz saltokiak apaintzeko lehiaketa burutu dute.

Guztira 11 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan: Errenteriako hiruk, Lezoko batek, Oiartzungo batek eta Pasaiako seik. Esan beharra dago beste establezimendu batzuek ere apaindu dituztela euren erakusleihoak lehiaketan parte hartu gabe. 

Epaimahaiak lan handi xamarra izan du sarituak erabakitzen baina eman du ezagutzera erakusleiho dotoreenen zerrenda.

Herriz herriko irabazleengandik hasiz, Oiartzunen El Paso arropa denda gertatu da irabazle; Errenterian Begi optika; Lezon, Taloka gozotegi-kafetegia eta Pasaian, Antxoko Raquel Dominguez botika.

Sari nagusia edo eskualdeko saria Errenteriako Almacenes Iztietarentzat izan da.

Sari nagusiaren jabeak bezeroen artean 5 €ko 80 deskontu bono banatzeko diru-saria eskuratu du eta herri bakoitzeko irabazleak 5 €ko 40 deskontu bono banatuko ditu.

Bide batez, antolatzaileek eta herrietako Korrika Batzordeek eskaparateak ikustera pasatzeko deia egin diete herritar guztiei.

Zorionak irabazleei eta deskontuez gozatuko duzuen guztiei!

Gehigarriak

Korrikako Euskaparate lehiaketa irabazi du El Pasok