Altzibarko berrurbanizazio lanen bigarren fasea epe motzean bukatuko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Altzibar auzoa berritzeko lanak aurrera doaz. Dagoeneko Martintxo kaleko eta Klarene plazako azpiegiturak berritu dira eta oinezkoentzako pasabideak ere egin dira. Eremu horietan lanak Aste Santu aurretik bukatuko dire aurreikusten da.

Hurrengo fasea Donepetri kalea berritzea izango da. Gaur hasi dira lehenengo lanak. Eremu horretan ere lurpeko azpiegiturak berrituko dira, oinezkoentzako pasabideak berritu eta errepidea asfaltatu. Lan horiek Aste Santu ondoren egingo dira eta kalea itxiko da, zenbait aldaketa eraginez.

Donepetri kaleko lanak direla eta, kale horretako bizilagunen hondakinen zintzilikarioak Donepetri 1 atariaren aurrean jarriko dira. 

Altzibar hobetzeko lanak

Lanen helburu orokorra Altzibar auzoa biziberritzea da: auzoa erosoagoa izatea altzibartarrentzako; zaharkituak dauden eremu eta azpiegiturak berritzea; eta mugikortasuna hobetzea, auzoa seguruagoa eta irisgarriagoa eginez.

Helburu horiek lortzeko oinezkoen bideak berritu, errepidea asfaltatu eta azpiegiturak (ur-harguneak, saneamendu-sareak eta argiteria lurperatzea) berrituko dira Altzibar auzoaren alde zahar eta erdigunean.

Auzoaren hobekuntza helburu, Klarene plazako eremua hobetzeko neurriak ere hartuko dira. Plazako jolasparkearen eremuan dauden hiru platanondo kenduko dira, hartara, haur parkeak espazio gehiago izango du eta etorkizunean, bestelako jolas batzuk jartzeko aukera ere emango luke. Gaur egun eremuan dagoen itzala mantenduko da kimaketak egin ondoren. 

Gehigarriak

Altzibarko berrurbanizazio lanen bigarren fasea epe motzean bukatuko da