1.054 kilo hondakin bildu dira Oiartzun ibaian urte hasieratik

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Azken asteetan, erreka eta auzo garbiketak egin dira gure herrian. Batetik, Udaleko Ingurumen sailaren bidez Oiartzun ibaian Ugaldetxo eta Iturriotz artean egindako garbiketan 605,54 kilo hondakin jaso ditu Urzain taldeak.

Atamitx eta Makutsoko zubien arteko ibilguan gisa guztietako hondakinak bildu dira. Tartean, kale hondakinak (plastikoa, latak, musukoak, toallatxoak...), obra hondakinak eta baita biziketa bat ere.

Urtarriletik, 1.054 kilo hondakin bildu dira Oiartzun ibaian.

Auzoetan, auzolanak

Bestetik, Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak lehenengo auzolana egin dute. Elkartu ziren herritarren artean Elizalde auzoan botatako zikinkeria biltzen aritu ziren atzo eta denetarik jaso zuten (beira, papera, latak, ontzi arinak...).

Datozen hilabeteetan, auzolanak egingo dira herriko gainontzeko auzoetan. Hurrengoa Gurutzen izango da, apirilaren 24an.

Gehigarriak

1.054 kilo hondakin bildu dira Oiartzun ibaian urte hasieratik