2021ean jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2021ean jaiotako haurrei Oiartzungo herri-komunitatera ongietorria emateko asmoz, atsolorra elkarrekin prestatzeko gonbita egin die Udalak iaz guraso izan ziren herritarrei.

Bilera hilaren 17an izango da, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian (haurrak ere ongietorriak izango dira).

Maiatzean izango da ospakizuna (data zehatza jartzeko badago ere). 73 haur jaio ziren iaz Oiartzunen.

2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da .  

Gehigarriak

2021ean jaiotako oiartzuarren atsolorra prestatzen hasiko dira Udala eta gurasoak