Mugikortasunarekin eta trafikoarekin lotutako margoketak egin dira herriko bost auzotan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Mugikortasuna eta trafiko antolakuntza hobetzeko margoketak lanak egin ditu Udalak Altzibarren, Arraguan, Elizalden, Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Bide margoketak egin dira Altzibar eta Elizalde artean (Kaleberriatik Sibelutsera) eta Elizalde auzoko Rafael Pikabea etorbidean. 

Aparkalekuak ere margotu dira Altzibarko Kaleberrian eta Ugaldetxon, futbol zelaiko aparkalekuan. Altzibarren, lehendik zeuden aparkalekuen marrak margotu dira berriz eta Ugaldetxon, aparkalekua berrantolatu da.

Motorrentzako aparkaleku gehiago

Motorrentzako aparkaleku berriak ere sortu dira lau auzotan: Arraguako Ganboxa kalean; Altzibarren, Olalden; Elizaldeko Iparralde etorbidean, Sibelutsen eta Arraskuelarren; eta Iturriotzen, Iturrine kalean.

Horrez gain, zamalanetarako gune berria sortu da Iparralde etorbidean. 

Gehigarriak

Mugikortasunarekin eta trafikoarekin lotutako margoketak egin dira herriko bost auzotan