Oiartzungo Udalak ENS ziurtagiria lortu du

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak ENS ziurtagiria eskuratu du, administrazio elektronikoaren arloan Estatuko Segurtasun Erregimen Nazionalak administrazio publikoetako erakundeei ematen diena. 

Ziurtagiri honek frogatzen du Oiartzungo Udalak bere informatika sistemetako segurtasuna indartzeko beharrezko neurriak hartzen dituela, ENS-ren parametroen arabera. 

Alegia, Udalaren informazio sistemetan segurtasuneko oinarrizko printzipio eta gutxieneko baldintzak betetzen direla esan nahi du. Udalak bere prozesu eta zerbitzu informatikoen arriskuen analisirako kontrolak ezarri eta informazio sistemaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzen ditu.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak ENS ziurtagiria lortu du