Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Moises Gonzalez Aristizabalek Oiartzun bertan, bi orduz bueltan liburua argitaratu du, Udalaren laguntzarekin. Oiartzunen egiteko 30 ibilbide erraz proposatzen ditu, bi ordu inguruko iraupena dutenak.
Ibilbide gehienak Elizalde auzotik abiatzen dira, baina badira Iturriotz edo Karrika auzoetatik hasten direnak ere. Ibilaldi bakoitzaren argibideak emateaz gain, intereseko puntu, baserri eta etxeei buruzko informazioa ere jasotzen du Oiartzun bertan, bi orduz bueltan liburuak.
Liburua Urrats paper-dendan dago salgai, 10 €ren truke. Jarduera fisikoa eginez gure herria hobeto ezagutzeko aitzakia paregabea da Oiartzun bertan, bi orduz bueltan. Eta Gabonetako opari ezin hobea!
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika