Herriko sei domeinu PuntuEus bihurtu dira Udalaren eta PuntuEus Fundazioaren arteko hitzarmenari esker

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalak eta PuntuEus Fundazioak Oiartzungo enpresa, establezimendu eta elkarteek webguneak PuntuEus domeinukoak izatea errazteko hitzarmena sinatu zuten iazko azaroan. Hitzarmen horri esker, domeinuaren lehenengo urtea Udalak ordaintzen die euren webgunea PuntuEus izatea erabakitzen duten enpresa, establezimendu eta elkarteei.

Egitasmo honi esker, beste sei PuntuEus domeinu berri daude Oiartzunen: ostalaritza establezimendu batek (Miren taberna), hiru elkartek (OTXE txirrindularitza eskola, Oiartzun Kirol Elkartea eta Oiartzungo Antzerkizaleak) eta bi enpresak (JAI hornidurak eta Urzain taldea) baliatu dute ingurune digitalean euskararen erabilera gehitzeko aukera hau.

Momentu honetan, Oiartzunen erregistratuak dauden 135 domeinuetatik 49 dira PuntuEus (%36,5).

Herriko 38 establezimendu, elkarte, erakunde eta enpresak dute PuntuEus webgunea.

Pixkanaka, Oiartzunen ere geroz eta PuntuEus domeinu gehiago izatea da Udalaren eta PuntuEus Fundazioaren helburua, mundu digitalean ere euskararen erabilera gehitu eta normalizatzearen adierazle izango baita.

Hauek dira PuntuEus domeinukoak diren Oiartzungo erakunde, elkarte, establezimendu eta negozioak:

1545 argitaletxea

Arritxulo aterpetxea

Astazaldi arkitektura

Bikogest aholkularitza

Binovo zerbitzu teknologikoak

Dixidu diseinu grafikoa

Easo motor

Elizalde eskola

Gra2 hozte sistemak eta aire akondizionatua

Haurtzaro Ikastola

Hartueman esperientzia bilduma

Helduen tailerrak 

Ihote taldea

Iriarte garraioak

Itturri merkatarien elkartea

Kattin Txiki memoria historikoko elkartea

Lanin egitasmoa

Lizarralde ortopedia

Luberri Ikasgune Geologikoa

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Oarsoarrak, Oarsoaldeko Euskara Batzordea

Oianleku

Oiartzuarren Baitan egitasmoa

Oiartzungo Antzerkizaleak

Oiartzun Irratia

Oiartzungo Turismo Aukerak

Oiartzungo Udala

OTXE

Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalaria

Rekalde biltegia

Sasoiko janariak

Soinuenea Fundazioa

Tajo lantegia

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Txitxirio

Udalbiltza

- Xare sorkuntzak 

Gehigarriak

Herriko sei domeinu PuntuEus bihurtu dira Udalaren eta PuntuEus Fundazioaren arteko hitzarmenari esker