Urriko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Urriko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 27, 18:00etan.

Hauxe da landuko den gai-zerrenda:

1) Aurreko batzarrei dagokien akten onarpena.

2) Añaberko Mankomunitatearen Beheko Kanalaren Alternatibari buruzko mozioa.

3) URAren Euskal Agentziaren eta Oiartzungo Udalaren arteko Protokoloa, Oiartzungo udalerrian dauden jabari publiko hidraulikoan diren ibai-ibilgu eta ertzetan elkarlanean aritzeko.

4) Oarsoaldea SAri 2021eko dirulaguntzen 3. hiruhilekoaren ordainketa.

5) Oiartzungo Udala eta Abarka Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.

6) Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2022rako tarifak onartzeko proposamena.

7) Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.

8) Beste organoen jardueraren jarraipena.

9) Eskari-galderak.