Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak eta, Oiartzungo eta Errenteriako alkateek Arditurriko Bide Berdea sustatzeko hitzarmena sinatu dute

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gaur sinatu da Oarsoaldea eskualdearen eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren arteko hitzarmena, turismo-aktiboak sustatzeko eta balorizatzeko. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok, Oiartzungo alkate Jexux Leonetek eta Errrenteriako alkate Aizpea Otaegik sinatu dute Oarsoaldea eskualdeko Lehentasunez Jarduteko Eremuetako turismo-aktiboak sustatzeko eta balorizatzeko planean jasotako akordioa. 

Hitzarmena Eusko Jaurlaritzako Berpiztu programaren 6,5 miloiko aparteko ekarpenarekin gauzatuko den Lehentasunez Jarduteko Eremuetako (LJE) turismo-aktiboen planaren barruan kokatzen da. Horren bidez, turismo-jarduerak garatu nahi dira hainbat udalerri eta eskualdetan.

Oarsoaldean, milioi bat euro inbertituko dira Arditurri Bide Berdeko turismo korridorea egokitzeko eta sustatzeko, eta, horrela, oinezkoentzako bizikleta-ardatz baten funtzionaltasuna indartuko da, eskualdeko bisitari zein biztanleentzako erakargarria izango dena. Horrela, baliabide turistiko natural eta ondare kulturalaren baliabide gisa duen balioa indartuko da. Hori lortzeko gisa honetako jarduerak burutuko dira: digitalizazioaren esparrukoak, bide berdearekin eta haren hedapenarekin lotutako zerbitzuak indartzearekin, eta bide berdearen ardatza eta adarrak hobetzearekin lotutakoak, baita bide berdea leheneratzearekin lotutakoak ere.

Modernizazioa eta digitalizazioa sustatu nahi dira, adibidez, plataforma digital baten bidez eta webgune bidezko ticketing zerbitzuaren bidez. Gainera, zerbitzu gehigarriak edo sustapen-materialen garapena indartu nahi dira. "Azken batean, bide berde bat hobetzea eta indartzea, bertako ekonomia, enplegua eta garapena bultzatzeko" azpimarratu du sailburuak. 

Sailburuaruak gogorarazi du, halaber, Arditurriko Bide Berdea eskualde osoaren lotura dela eta proiektu estrategikoa dela. "Bide berdeak udalerri osoa zeharkatzen du Pasaiako portua eta Arditurriko meategia lotzen zituen trenbide zaharraren gainean. Meategi horiek, gaur egun, Sailak sustatzen duen industria-baliabideen sarearen parte dira, eta Industria Ondarearen Europako Sarean integratzen dira".

Horregatik, eta azaldu duen bezala: "bide berdeak berreskuratzea, bultzatzea eta sustatzea oso garrantzitsua da Euskadiko turismo-jasangarritasunareko estrategiaren esparruan, bai eta haren ondarearen balioa nabarmentzeko estrategiaren barruan ere. Bide berdeak irisgarritasunaren, motorrik gabeko mugikortasunaren eta gure memoria industriala berreskuratzearen adibide dira, baita haren inguruan zerbitzuak eta enpresak sortzeko aukera ere". 

Gehigarriak

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak eta, Oiartzungo eta Errenteriako alkateek Arditurriko Bide Berdea sustatzeko hitzarmena sinatu dute