Arañaburu kalea egokitzeko lanak bukatu dira

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Lanbarren poligonoko Arañaburu kalea egokitzeko lanak bukatu dira. Bide horren jaitsieran zegoen asfaltoa kendu eta hormigoia eman da. Kamioien trantsito handiko eremua da Lanbarren poligonoa eta errepidea hondatua zegoen.

Lan hauetan 330.830,77 € inbertitu ditu Udalak. Herriko poligonoak egoera onean mantentzea Udalarentzako lehentasunezkoa da, jarduera ekonomiko garrantzitsua garatzen dutelako.

Gehigarriak

Arañaburu kalea egokitzeko lanak bukatu dira