Altzibarren aparkalekua eta biribilgunea egiteko lanak astelehenean hasiko dira

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Astelehenean hasiko dira Altzibarren aparkaleku berria eta Olaldeko sarreran biribilgunea eraikitzeko lanak. Aurreikuspenen arabera, bi hilabete iraungo dute lan hauek.

Aparkalekua Zelaia etxadiaren atzea eta Aingeru eremuaren inguruan egingo da. 110 aparkaleku izango ditu. Agerralde etadiko aparkalekua desagertu egingo da, eremu horren jabe pribatuak garapen urbanistikoa egingo baitu. Hori dela eta, Udalak Altzibarko auzotarrek aparkatzeko tokia izan dezaten, aparkaleku berria sortuko du. Aparkaleku berri honetatik Agerrealde eremura oinezkoentzako pasabidea egingo da.

Horrekin batera, biribilgunea egingo da Olaldeko sarreran, Altzibartik Karrikara doan bidean. Altzibarko zein Karrikako auzo batzarretan aipatu izan da eremu horretako trafiko antolaketak arriskuak dakartzala eta neurriak hartzeko eskatu izan dira. Arriskuak gutxitzeko hartutako erabakia da biribilgunea eraikitzea. 

Gehigarriak

Altzibarren aparkalekua eta biribilgunea egiteko lanak astelehenean hasiko dira