Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Loremore antzerki konpainiak astelehenean bukatuko du Udalbiltzaren Guretik sortuak sormen-bekari esker Oiartzunen egiten ari den hiru asteko egonaldi artistikoa.
Egonaldian zehar, labaderoa oinarri izango duen Trapu zikinak antzezlana lantzen aritu dira Loremore osatzen duten lau emakumeak: Maialen Diaz Urriza, Lucia Ezker, Mikele Urroz Zabalza eta Laura Villanueva.
Karrikako Iturburu etxean hartu dute ostatu eta Karaez kaleko 4. zenbakian aritu dira lanean (antzerki eskolek eta Olarri dantza taldeak erabiltzen duten udal lokalean).
Emaitza ikusteko aukera 2022ko urtarrilean izango dugu, Oiartzungo izango batia lanaren estreinaldia Udalbiltzak, Udalak eta Oiartzungo Antzerkizale Elkartearen eskutik.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika