Udalekuetako gaztetxoek 'Itsasoa hemen hasten da' ekimena gauzatu dute herriko estoldetan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udaleku irekietan Itsasoa hemen hasten da ekimena egin dute. Aurtengo udalekuetan Natura Lagun izan da gaia eta ingurumena zaintzeko ekintzak egin dituzte haur eta gaztetxoek.

Horien artean, estoldetan Itsasoa hemen hasten da ekimena izan da bat, LH 5. eta 6. mailetako gaztetxoek gauzatu dutena. Herriko gaztetxoek lehendabizi Udalari proiektuaren berri eman zioten eta estolda batzuk apaintzeko baimena eskatu. Udalaren oniritzia jaso ondoren, ekintzara pasatu dira.

Hauxe da kontatu digutena:

Zertarako egin duzue ekimen hau?

Jendeak jakiteko estoldetara zaborra botatzen badugu itsasora joaten dela eta gainera, askotan hondartzan ere zaborra egoten da. Orokorrean, natura zaintzeko eta ondorioz, itsasoa zaintzeko. Hau zirkulu bat da: itsasoa zainduz gure burua ere zaintzen ari gara, arrainak gure elikagaiak baitira.

Nondik etorri da ideia?

Beste herri batzuetan ere egin dute; Zarautzen, adibidez. 

Nola sentitu zarete?

Oso ongi. Zerbait garrantzitsua egiten ari ginela sentitu dugu ekimenaren parte izatearekin. Asko gustatu zaigu, ongi pasatzeaz gain natura zaintzeko proposamena egin dugulako.

Eragina izango al du, jendeari iritsiko al zaio mezua?

Gaztetxoek ez dute kasurik egingo... Helduei iritsiko zaie mezua, baina ez dutela ezer egingo uste dugu. Guk kontzientzia hartu dugu. Eredu izateko prest gaude.

Abaraxka ludotekak Oiartzungo herriari gaztetxo hauekin bat egitea proposatu nahi dio, ez dezagun ahaztu itsasoa gure herrian bertan hasten dela.

ESKERRIK ASKO!

Aiora; Alain; Alex; Alex; Amaiur; Ander; Araitz; Aratz; Aroa; Eider; Eider; Ekhi; Ekiñe; Elaia; Fernando; Gorka; Iker; Itsaso; Izan; Izaro; Jaione; Josu; June; Katrin; Lucia; Maddi; Mia; Naiare; Oihan; Olaia; Success; Udane eta Xabat.

Gehigarriak

 Udalekuetako gaztetxoek 'Itsasoa hemen hasten da' ekimena gauzatu dute herriko estoldetan