Udako musika proposamenak egin dituzten artean zozkatuko dira bost bozgorailuak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Elizalde Institutuko Ttiriki-Ttauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara elkarteek, Udalarekin elkarlanean, antolatu duten Udako Musika zerrenda osatzeko proposamenak egin dituztenen artean egindako zozketako bost sarituek jaso dituzte irabazitako bozgorailuak. Hauek izan dira: Manex Elgeta, Dana Hua Elizetxea, Arhane Etxeberria, Ekhi Iradi eta Oihana Sein.

80 lagunek parte hartu dute ikastetxeetako euskara elkarteek egindako deialdian. 300 abesti proposamen baino gehiago egin dituzte 10 eta 25 urte arteko oiartzuarrek, eta guztiak Spotify-ko Oiartzun Musika Euskaraz erabiltzailearen Udako musika 2021 zerrendan daude bilduta.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 10 abesti proposatzeko aukera izan du, horietako zortxi, gutxienez, euskaraz. Hauek izan dira euskarazko 10 kanta aipatuenak:

Gehigarriak

Udako musika proposamenak egin dituzten artean zozkatuko dira bost bozgorailuak