Santusene eta Elorrondo kalea berrituko dira

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Santusene eta Elorrondo eremuak berritzeko lanak hasiko dira datorren astean. Lanak egingo diren eremu zehatzak hauek izango dira: Elorrondo kalea (Muxurutik ikastetxeetako biribilgunera) eta Santusene kalea (Altzibarko bidegorritik hasita, Aldapa eta Beluteneko malda).

Egingo diren lan nagusiak errepidea asfaltatzea, saneamendua berritzea (Elizalde eskolatik Elorsoro kiroldegi artean), argiteria berritzea eta Beluteneko autobus geltokia berritzea izango dira.

Lan hautan 292.784,63 €ko inbertsioa egingo du Udalak.

Elorrondo kalea, norabide bakarrekoa

Lanek bi hilabete eta hiru asteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Tarte horretan, Elorrondo kalea norabide bakarrekoa izango da: Altzibartik Haurtzaro Ikastolara. 

Gehigarriak

Santusene eta Elorrondo kalea berrituko dira