Menuen QR kodeak euskaraz jartzeko eskaintza

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

COVID19ak eragindako osasun krisiaren ondorioetako bat ostalaritza establezimenduetako menuak, kartak edota prezio zerrendak digitalak izaten hastea izan da. Dakizuen bezala, azalera fisikoekin ukipena ahalik eta gehien murriztea da horren arrazoia. Eskualdeko udalek (Oiartzun tartean) QR kode horien bidez ikusiko diren plater eta produktu eskaintzak euskaraz edota euskaraz ere egon daitezen bilatzen dute ekimen honen bidez. Gainerakoan, presen eta inertzien ondorioz nahiz horren aitzakian karta eta menuak erdaretan bakarrik egoten dira eta horri aurre egiteko doako eskaintza egiten ari gara jatetxeei.

Establezimenduek QRan jarri nahi duten menua, karta nahiz zerrenda udaletik joango den teknikariari helarazi beharko diote edota Udaleko Euskara zerbitzura eraman beharko dute. Egun batzuen buruan prest izango dute QR kodea euskara lehenetsiz. Euskarara Udalak itzuliko die baina gainerako hizkuntzetakoa egina ekarri beharko dute adierazi du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

QR kodea euskaraz nahi baduzu, beraz, jo Euskara zerbitzura.

OIARTZUNGO EUSKARA ZERBITZUA

Helbidea: Fermiñene etxea (Aialde kalea, 2)

Telefonoa: 943 49 38 42

E-maila: euskara@oiartzun.eus

Gehigarriak

Menuen QR kodeak euskaraz jartzeko eskaintza