Kulturabirusak abuztuan ere ekintzak ekarriko ditu Oiartzunera

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kulturabirusa-k abuztuan ere kulturaz gozatzeko aukera eskainiko digu oiartzuarroi, Udaleko Kultura sailak eta herriko eragileek elkarlanean antolatu duten programazioari esker.

Gaurkoan, udako bi hilabeteetan herrian kultur eskaintza egon dadin Udalarekin elkarlanean aritu diren eragileak eskertu nahi ditugu, eta horregatik, horietako batzuekin eman dugu abuztuaren berri (ez daude denak, COVID19 larrialdiarengatik dauden osasun baldintzak bermatzeko).

Bihoaz gure eskerrik beroenak Auntxa Trikitixa Eskola; Biyurrienea; Harri Beltza; Hiru biñaka; Ibargain Musika Eskola; Lartaun abesbatza; Lartaungo txistulariak; OiartzunAurrea; Oiartzungo Bertso Eskola; Oiartzungo ezkilajoleak; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oiartzungo Flauta Taldea; Oidultz eta Ondarearen Mahaiari.

Kulturaz gozatzeko aukera, osasun neurri guztiekin

Uda berezia da aurtengoa, ohiko kultur eskaintzarik gabekoa. Abuztua xanistebanekin hasi ohi dugu Oiartzunen. Aurten, Udalak eta Jai Batzordeak hala adostuta, ez da festarik izango. Egun horietan arduraz eta errespetuz jokatzeko deia egin nahi dugu, orain arte bezala.

Egoera bere honetan, Kulturabirusa herriko sortzaileei eta kultur eragileei plaza emateko asmoz sustatu du Udalak, baita herritarrek ere kultur ekimenez gozatzeko aukera izan dezaten, osasun segurtasun neurri guztiak bermatuta.

Aforoa duten ekintzak, txartelekin

Herrigunetik auzoetara Kulturabirusa hedatzeko saiakera egin du Udalak eta auzotarrek eskertu dute auzoak ez ahaztea eta udan pizgarria ematea. Orain arteko ekintzetara hurbildu diren oiartzuarrei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, eta udaz zein kulturaz gozatzen jarraitzera animatu.

Abuztuan antolatutako ekintzetako batzuek aforoa izango dute, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik hartu behar izan diren osasun neurriak bermatzeko. Hori dela eta, aldez aurretik jaso beharko dira txartelak Oiartzungo Turismo Bulegoan, dohainik. Pertsona bakoitzak gehienez ekintza bakoitzeko bi txartel hartu ahal izango ditu.

Fermiñene etxeko lehenengo solairuan dagoen bulegoaren ordutegia hau da, astelehenetik igandera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

EGITARAUA:

Abuztuak 1, larunbata:

- 19:00: Bado ze jo ta ze kantatua! -Arozenatarren ttun-ttuna- (Arizmendi lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian). Aforoa: 50 pertsona.

Abuztuak 2, igandea:

- 09:00: Diana (Elizalde auzoan).

-10:30: Ezkila-jotzea.

Abuztuak 3, astelehena:

-11:00: Musikarien kalejirak (auzoetan)

Abuztuak 5, asteazkena:

Egun osoan zehar: Erronka birtualak (Biyurrienearen sare sozialetan).

Abuztuak 13, osteguna:

-18:00: Elikadura tailerra (Arizmendi lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian). Aforoa: 30 pertsona.

 Abuztuak 15, larunbata:

Egun osoan zehar: Mugalayan kontuk, altxorraren bila (herrian zehar). Aforoa: 78 pertsona.

Abuztuak 16, igandea:

- 12:00: Bertso saioa: Alaia Martin eta Andoni Egaña (Karrikako frontoian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian). Aforoa: 50 pertsona.

Abuztuak 27, osteguna:

- 17:00: Bizikleten mantenu tailerra, emakumeentzat (Haurtzaro Ikastolako frontoian). Aforoa: 30 pertsona.

Abuztuak 28, ostirala: 

- 19:30: Suo Gan-en kontzertua  (Arizmendi lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian). Aforoa: 50 pertsona.

Abuztuak 29, larunbata:

Egun osoan zehar: Baga, biga, liga! finala (Beheko plazan). Aforoa: 78 pertsona.

Gehigarriak

Kulturabirusak abuztuan ere ekintzak ekarriko ditu Oiartzunera