Astelehenetik aurrera Talaiako larrialdi gunea bertakoentzako bakarrik izango da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2010eko maitzaren 23an atez ateko hondakinen bilketa sistema martxan jarri zenetik 24 orduz irekita egon da larrialdi gune hori, herritarrek larrialdiren bat zutenenea hondakinak uzteko aukera izan zezaten. Hainbat modutara saiatu da Udala gunearen erabilera zuzena izan zedin neurriak hartzen. Hala eta guztiz ere, erabilera desegokiek jarraitu dute: hondakinak gaika sailkatu gabe uztea; behar ez den tokian edo gunetik kanpo uztea; garbigunean utzi beharreko hondakinak uztea; Oiartzundik kanpoko jendeak erabiltzea; hiri hondakinak ez direnak uztea; jendea bertan egotea... Horrek guztiak eremua gune ilun bihurtu du eta Udalak ixtea erabaki du.

Aurrerantzean ontzi arinak, papera eta kartoia, edo errefusa atez ate atera ezin diren larrialdi kasuren bat duenak Talaiako garbigunea joan beharko du, garbigunearen ordutegiaren barruan.

Materia organikorik ez da biltzen garbigunean, beraz, noizbait atez ate atera ezin duen herritarrak udaltzaingoarekin jarri beharko du harremanetan (943 49 33 11), ekarpen guneko giltza eskatzeko. Larrialdiaren ondoren, giltza itzuli beharko da.

Edozein zalantzaren aurrean, atezate@oiartzun.eus-era edo 943 49 11 11 telefonora deitu daiteke.

Garbigunean udako ordutegia, asteazkenetik aurrera

Talaiako garbiguneak datorren asteazkenetik (hilak 15)  udako ordutegiarekin izango du: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:50era; eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era eta 15:30tik 17:50era.

Ordutegi hori izango du garbiguneak irailaren 15a arte. Ondoren, ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:50era, eta larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:50era.

Igandeetan urte osoan dago irekita 10:00etatik 13:50era,