Elizalde eskolako frontoia egokituko da uztailaren 12ko hauteskundeetan Elizaldeko auzotarrentzat

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Datorren igandean (hilak 12) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. COVID19ak eragindako osasun larrialdian herritarren osasun segurtasuna bermatzeko, Elizalde auzoko hauteslekuak Elizalde eskolako pilotalekuan kokatuko dira, jende pilaketak saihesteko. Horregatik, Elizaldeko hautesleei erne ibiltzeko eskatu nahi diegu.

Era berean, gogora ekarri nahi dugu Elizalde auzoa bi sekziotan banatzen dela: Legarrea, Donibane eta Manuel Lekuona etorbidearen ezker-eskuinak markatzen du banaketa (alde batekoak 7. sekzioa dira eta bestekoak, 1. sekzioa). Hautesleei bere sekzioari erreparatzeko eskatu nahi zaie, jende pilaketak saihesteko.

Gainerako auzoetan, ohiko tokietan jarriko dira hautesmahaiak.

Egoera berezian egingo dira uztailaren 12ko hauteskundeak. COVID19arengatik, hautesleek derrigorrez eraman beharko dute musukoa eta, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia errespetatu beharko dute. Haurdunek eta 65 urtez goitikoek lehentasuna izango dute bozkatzeko eta higiene neurriak beteko dira hauteslekuetan. 

Gehigarriak

Elizalde eskolako frontoia egokituko da uztailaren 12ko hauteskundeetan Elizaldeko auzotarrentzat