Ohiko udalekurik ez da izango aurten

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uztailean ez da ohiko udaleku irekirik izango herriko haurrentzat. Hala ere, egutegi eta ordutegi berarekin larrialdi zaintza zerbitzua eskaintzeko asmoa du Udalak, kontziliazio arazoak dituzten etxeetako haurrei lehentasuna emanez.

Zerbitzu hori COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerari dagozkion prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin eskainiko da.

Udalekuetan izena emana zuten familien beharrak ezagutzeko galdetegia pasatu du Udalak. Larrialdi zerbitzuaren beharra duten familientzako zerbitzuaren baldintzak diseinatu eta horien berri emango zaie familia horiei.

Udalekuetan parte hartuko ez duten haurren familiei dirua itzuliko die Udalak.

Gehigarriak

Ohiko udalekurik ez da izango aurten