Uztailaren 1ean udal kirol instalazioak irekiko dira

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Uztailaren 1ean udal kirol instalazioak berriz martxan egongo dira, COVID19ak eragindako osasun larrialdi egoerarengatik neurri bereziak hartuta: Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekua irekiko dira.

Osasun prebentzio neurriak  bermatuko dira kirol instalazioetan, erabiltzaileen segurtasunari lehentasuna emateko. Momentu honetan, neurri horien prestaketa lanak egiten ari dira Udala eta kirol instalazioen kudeatzaileak.

Datozen egun eta asteetan informazio zehatzagoa emango da instalazio bakoitzaren erabileraren inguruan: aforoak, segurtasun neurriak, prezioak...

Elorsoro kiroldegiko eta Madalensoro pilotalekuko mantenu lanak egiten ari dira momentu hauetan, instalazioak ireki aurretik. Hori dela eta, abuztuan irekita mantenduko dira instalazio horiek.

COVID19ak eragindako larrialdi egoerarengatik martxoaren 16tik itxita egon dira udal kirol instalazioak. Bitarte honetan, Elorsoro kiroldegiko bazkide-kuotarik ez du kobratu Udalak. 

Gehigarriak

Uztailaren 1ean udal kirol instalazioak irekiko dira