Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzako laguntzak onartu ditu udalbatzarrak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ezohiko udalbatzarra egin du gaur Oiartzungo Udalak, COVID19aren ondorioz itxita egon behar izan duten txikizkako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduentzako dirulaguntzen oinarriak onartzeko.

Oiartzunen dauden merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduek eskatu ahal izango dute laguntza. Kontzeptu ezberdinak lagunduko ditu Udalak: errenta, aholkularitza, berriz irekitzeko egin beharreko moldaketen gastuak, aseguruak, udaberri/udako salgaien gastua...

Oraingoz, 150.000 € bideratu ditu Udalak laguntza horietara. Hala ere, Jexux Leonet alkateak azaldu duenez "kopuru hori handitu daiteke, eskaeraren arabera".

Ahobatez onartu da dirulaguntzen lerro hau. Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratzen denetik, 15 egun izango dituzte eskaerak egiteko Oiartzungo merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduek.