Mendi publikoetatik identifikatu gabeko azienda ateratzeko deia egin du Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kauso, Martuzenegi, Pikokarate eta Zaria mendi publikoetan identifikatu gabeko aziendak topatu ditu Udalak. Horien jabeei ekainaren 2a arteko epea emango die herri onurako mendietatik ateratzeko.

Identifikatu gabeko azienda larrean libre ibiltzeak Gipuzkoako Mendien Foru Araua eta Oiartzungo Larreen Ordenantza urratzen ditu.

Ekainaren 2tik aurrera, identifikatu gabeko azienda jaberik gabekoa kontsideratuko da. Egun horretatik aurrera, bildu eta menditik aterako dituzte Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.