Herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko bonoak aterako ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Datorren astelehenetik (hilak 11), COVID-19ak eragindako larrialdi egoerarengatik itxita egon diren komertzio eta taberna/jatetxeek irekitzen hasteko aukera izango dute. Udalak, itxita egon behar izan duten edo fakturazioa murriztu zaien herriko komertzio txikiari eta ostalariei laguntzeko bonoen kanpaina jarriko du martxan. Momentuz, Udalak 25.000 € bideratuko ditu kanpaina honetara.

Merkataritza ttikiaren eta ostalaritzaren gremioan eragin handia izan du COVID-19aren larrialdi egoerak.

30 €ko bonoa erosita, 40 € gastatzeko aukera

Bonoen kanpainaren baitan, herritarrek 30 €ko bonoak erosteko aukera izango dute establezimenduetan, eta horietan bertan 40 € gastatzea ahalbidetuko zaie gero. Izan ere, Udalak bono bakoitzeko 10 €ko ekarpena egingo dio establezimenduari. 

Hilaren 12a arte (asteartea), bonoen kanpainan parte hartu nahi duten merkataritza eta ostalaritza establezimenduek izena eman beharko dute Udalaren webgunean, galdetegia eta eskaera orria beteta.

Hilaren 18tik aurrera izango da bonoak erosi eta erabiltzen hasteko aukera, parte hartzea erabakitzen duten establezimenduetan (datorren astean jakinaraziko du Udalak zeintzuk diren).

Diru-laguntzen lerroa sortuko du Udalak

Merkatari eta ostalarientzako zuzeneko diru-laguntza lerroa ere sortuko du Udalak. Egoerari ahalik eta ondoren erantzun ahal izateko, merkatari eta ostalarien egoera erreala zein den jakinteko galdetegia prestatu du Udalak, ondoren neurriko diru-laguntza lerroa diseinatu ahal izateko.

Galdetegia erantzuteko aukera hilaren 12a arte izango herriko merkatari eta ostalariek Udalaren webgunean. Udalak herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak bonoen kanpainan parte hartzera animatu nahi ditu.

INFORMAZIO OSOA, hemen.