Udalak konfinamendua arintzeko 0 faserako aholkuak eman ditu

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

COVID-19aren larrialdi egoerak eragin duen konfinamendu arauak arintzen hasi dira azken egunetan. Normalizaziora buelta faseka egingo da, eta orain 0 Fasean gaude. Oiartzungo Udalak fase honetan kontuan hartzkeo aholkuak eman nahi dizkie herritarrei. Helburu nagusia COVID-19a berriz pandemia gisara ez zabaltzea da.

0 Fase honetan ere oinarrizko prebentzio neurriak mantentzen jarraitu behar dugu. Garrantzitsuena, eskuak maiz garbitzea da (etxetik ateratzerakoan eta sartzerakoan garbitzea aholkatzen da).

Pertsonen arteko distantzia (2 metro gutxienez) mantentzea ere garrantzitsua da, bai erosketak egiterakoan edota beste arrazoiengatik kalera ateratzen garenean (kirola egitera, haurrekin psaeora, txakurra paseatzera...).

Kalera ateratzeko ordutegiak

Azken egunetan izan den aldaketa nabarmenena adin guztietako herritarrak kalera ateratzeko aukera izan da. Hala ere, ordutegi baten barruan atera daiteke (Oiartzun 5.000 biztanle baino gehiagoko herria delako), eta horiek errespetatzeko eskatzen du Udalak.

Honela, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, 14 urtez goitiko herritarrek kirol jarduerak egin ditzakete. 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, 70 urtez goitiko herritarren txanda da. Haurrak (14 urtez beheiti), berriz, 10:00etatik 19:00etara atera daitezke etxetik.

Haurrak beti heldu batek lagunduta aterako dira etxetik, eta 70 urtez goitikoek ere laguntzaile batekin ateratzeko aukera dute.

Azken 10 egunetan, Oiartzunen COVID-19ak kutsatuen kopurua ez da handitu (22 lagun dira). Albiste ona da, egoera estabilizatzen ari dela baitirudi. Hala ere, bizi dugun egoeraren aurrean herritarrok arduraz jokatuz jarraitu behar dugula gogora ekarri nahi du Udalak. Elkar zainduz, denon artean lortuko dugu!