Talaiako errepidea asfaltatzen ari da Udala

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Talaia poligono industrialeko (Arragua) errepidea asfaltatzeko lanak hasi dira. 307.469,82 €ko inbertsioa egingo da errepidearen egoera hobetzeko lanetan.

Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) diru-laguntza izango du Udalak lan hauek egiteko (aurrekontuaren %48a finantzatuko du: 150.000 €; gainerako Udalak jarriko du). 10 astean lanak bukatzea aurreikusten da.

Udala industria poligonoen egoera hobetzen ari da azken urteetan, pixkanaka-pixkanaka, adibidez, Lanbarren, Lintzirin edota Ugaldetxo poligonoetan.

Gehigarriak

Talaiako errepidea asfaltatzen ari da Udala