Apirileko ohiko udalbatzarra, asteazkenean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Apirileko ohiko udalbatzarra izango da datorren asteazkenean, hilak 29. COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, berezia izango da: eguerdiko 14:00etan egingo da eta kasu honetan, batzarra ez da herritarrentzako irekia izango. 

Hauek dira landuko diren 8 puntuak:

1) Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.

2) 2019ko likidazioaren berri ematea.

3) ELI-3A eta ELI-3I eremuetan zuzkidura bizitokiak eta alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko Oiartzungo Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmenaren aldaketa.

4) Lintzirin eremu industrialean zerbitzu bidea eraiki ondoren lur soberakinen erabilera pribatiboa Leroy Merlin SL, Easo Motor SA eta Argitze Eder enpresei uztea.

5) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

6) 2020ko lehen hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.

7) Beste organoen jardueraren jarraipena.

8) Eskari-galderak.